Translate

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Gaur gure blogari amaiera ematen diogu, eskerrak eman nahi dizuegu gure bloga jarraitu eta irakurri duzuenoi eta honekin agurtzen dizuegu. Hemen jarri ditugun bideoen kanala uzten dizuegu.

https://www.youtube.com/user/PokeR988TV

2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

KAP40/PAK80 jokuko armarik hoberena


Gaur KAP40 armari buruz hitz egingo dizuego, gure ustez arma hau oso hona da rondak igotzeko, gainera munizio asko dauka. 60/ 600 bala ditu eta potentzia handia, hobetuta oso ondo dabil baina laugarren hobespenean bola guztiak tiro batez hiltzen du. Hobetzean ere izena aldatzen zaio, bere izena PAK80 izatera pasatzen da. Guri asko gustatzen zaigu eta beti ateratzen dugu kaxatik, guztioi gomendatzen dizuegu. Hemen argazki bat.

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

SMR/ SM3LR


Gaur beste arma bat ekartzen dizuegu, arma hau SMR / SM3LR da. 20/140 bala ditu hobetu gabe, 30/210 dauzka, gure iritziz arma hau ateratzeko gastatu ditugun 950 puntuak berreskuratzeko balio du bakarrik, ez zaigu ezer gustatzen rondak igarotzeko. Hobetu gabe 15 rondaraino balio du asko jota eta hobetuta 20-25 ronden bitartean aldatu beharko duzu. Badago jendea esaten duena arma hau ona dela eta ondo funtzionatzen duela, ez dakigu zergatik esaten duten hau, gure ustez kaxatik ateratzen baduzu berriro aldatu edo zuzenean ez hartu. Hemen bideo eta argazki batzuk dituzute.

2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna

M14 / Amnesia


Gaur beste arma bati buruz hitz egingo dizuegu, arma hau M14 da. Lehenengo geletan egon ohi da, lehengo rondak igarotzeko ondo dago eta paretan erosten da 500 punturengatik, gainera paretan dagoenez munizio gehiago erosi dezakegu 250 punturengatik. Balengatik ondo doa 8/96 dauzka eta puntuak egiteko armarik hoberenetarikoa da, 10 lehengo rondak igarotzeko balio du. Hobetuta 16/192 bala dauzka eta “Amnesia” deitzen da, 20 rondaraino balio dezake hobetuta , gero aldatzea gomendatzen dizuegu. Hemen arma honi buruz bideo eta argazki batzuk dituzue.

2014(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

Raygun Mark II


Gaur arma berri bat ekartzen dizuegu, mapa guztietan dago eta rondak igarotzeko hoberena da, arma hau Raygun mark II du izena. Hobetu gabe 21/ 162 da bere munizioa eta hiru tiro segidan egiten ditu, hobespena 42/201 bala ditu eta baita ere hirunaka su egiten du. Hobetu gabe bala berdeak ditu eta hobetuta gorriak dira. Hona hemen arma honen irudi batzuk. Arma hau lortzeko kaxa erabili behar duzu eta bertan diru pila bat alferrik bota.
 

2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

Weaponized 115



Duela bi egun atera zuten kamuflaje berri batzuk Black Ops 2 eta Ghosts jokuetarako. Guri asko deitu digo atentzioa Black Ops 2-erako bat, honen izena “Weaponized 115” da. Hau Origins mapan oinarrittua dado, baina ezberdintasun bat daukate, 
Origins-ekoa urdina da eta 
joku normalekoa berdea. 
Guri asko gustatu zaigu 
kamuflaje hau, oso koloretsua 
da eta asko gogorarazi digu 
zombiei.

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

M1911 / Mustang & Sally


Arma hau, Call of Duty World at War-etik daukagu gurekin. Partida hastean, daukazun lehenengo arma da beti, mapa batean izan ezik (Origins). Arma hau hobetu gabe ez da oso erabilgarria rondak igarotzeko, baina hobetzean 35 edo 40 ronda igaro ditzakegu honekin. Hobetu gabe 8/ 80ko munizioa dauka eta M1911 izana hartzen du. Hobetzen dugunean berezitasun bat ikusiko dugu, pistola hau bikoiztu egin dela, eta bonba txikiak jaurtitzen ditu. Mustang & Sally deitzen dira eta 6-6/ 50ko munizioa du. 

Hemen daukagu hobeztu gabe.                                     Hemen daukagu hobespena.













 
Hemen daukazue bideo bat YouTuben azalduta.


2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Carnival Mapa


Inauterien bezpera dela aprobetxatuz, post hau egin nahi genuke. Ez du ezer ikusirik zombiekin baina bai Call of Duty-rekin orokorrean. Duela bi edo hiru urte, egun hauetatik Call of Duty Modern Warfare 2 jokuan mapa oso on bat atera zuten, Carnival izenekoa. Mapa hau inauterietan oinarrituta dago, eta bisualki guri asko gustatzen zaigu. Mapa zabala da, eta zombietarako asko gustatuko litzaiguke bertsio berri bat ateratzea. Hona hemen maparen argazki batzuk, espero dugu mapa gustokoa izatea.

2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

Blogaren sarrera


Kaixo denoi! Ongi etorri gure blog-era. Blog honetan, Call of Duty Zombietarako estrategiak, hobespenak eta askoz gauza gehiago jarriko ditugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea!